Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

Oskar arantzabal: "Europar Batasunaren egonezinaz jabetu eta beldurrik gabeko subjektu politiko propio eta duinak eraiki nahi duen edonori zuzendua dago liburua"

2018-02-09

"Irakaspen sozioekonomikoak Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik" liburua argitaratu berri du UEUk. Egileak Oskar Arantzabal, Baleren Bakaikoa, Joseba Barandiaran, Gorka Bueno eta Mikel de la Fuente Lavin dira.

Oskar Arantzabal

 

“Deskribapen hutsaz haragoko interpretazioak egitea interesgarria da, iragana gure memorian oraindik bizirik dagoen espazioa delako”

2017-12-20

Bakarne Altonaga Begoñak, Maialen Aranguren Alonsok, Aintzane Rincón Diezek “Historiagintzaren ikuspegi berriak: teoria eta praktika” liburua argitaratu dute. Historiagintzaren alderdi teorikoen inguruan hausnartzen duen euskarazko testuliburua da berau. UEUk UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea