Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

Agurtzane Elguren: “Niretzat lagunartea, euskara eta arkitektura uztartzen zituen proiektu perfektua zen”

2019-10-28

Agurtzane Elguren Larrañaga arkitektoa ere Aldiri aldizkariaren hasierako urteen testigu izan zen eta berak bizitakoaren berri eman digu aldizkariaren hamargarren urteurrenean.

 

Ibai Gandiaga: “Bozgorailu bezala ulertzen dut Aldiri; beti ere inguratzen duen ekosistemari erantzunez”

2019-10-23

Aldiri arkitektura eta Abar aldizkariaren sortzaileetako bat dugu Ibai Gandiaga Perez de Albeniz arkitektoa. Aldizkariak 10 urte betetzen dituen honetan bere bizipenen berri jakin nahi izan dugu.

 

Ula Iruretagoiena: “Ikasketa-etapa paregabea izan zen Aldiriko erredakzio kontseilukoa”

2019-10-22

Aldiri Arkitektura etabar UEUren aldizkariak hamar urte betetzen ditu urrian. Ula Iruretagoiena Busturia arkitektoak hasieratik parte hartu du proiektuan.

 

“Feminismotik pentsatzeak ez du esan nahi emakumeei buruz pentsatzea”

2019-10-22

2018ko Iruñeko “Bertsolaritza genero-ikuspegitik” Udako Ikastarotik abiatuta “Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen” liburua argitaratu berri du UEUk Miren Artetxe Sarasola eta Ane Labaka Mayoz bertsolari eta ikertzaileen koordinaziopean.

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea