Liburua

Teknopedagogia praktikoa

Egilea(k):
Amaia Arroyo Sagasta
ISBN:
978-84-8438-876-0
SHU:
58
Argitalpen-urtea:
2023
Gaiak:
Teknopedagoia, Teknologia digitala, Hezkuntza
Jakintza-Arloak:
Hezkuntza, Informatika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
94

Urte asko dira teknologia digitalak hezkuntzan nola aplikatzen diren lantzen ari garela. Hurbilpenak askotarikoak dira, baina, gehienetan, ikuspuntu abstraktu eta teorikotik gertuago egoten diren ekarpenak izaten dira. Oso beharrezkoak dira horiek sentsibilizaziorako, baina pauso bat haratago emateko beharra dago: teknologia digitalak ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuetan aplikatzeko gakoak eta estrategiak behar-beharrezkoak dira, bai irakasleen hasierako prestakuntzan (Graduan edo Masterrean) bai etengabeko prestakuntzan.

Esku artean duzun liburuak ekarpena egin nahi dio digitalizazioak bultzatutako eraldaketa pedagogikoari. Alde batetik, teknologia digitala hezkuntzan nola integra daitekeen azaltzeko dauden hainbat ereduren deskribapena, azalpena eta adibideak eskaintzen ditu. Bestetik, diseinu didaktiko digitalaren gakoak lantzen ditu, konpetentzia digitalaren presentzia diseinu didaktikoetan nola berma daitekeen azaltzeko. Oro har, liburu honek ikuspegi  eknopedagogikoan janzteko aukera eskaintzen du, digitalizazioa hezkuntzan ulertzeko dagoen ikuspegi instrumental eta teknozentrista alde batera uzteko arrazoiak eskainiz.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea