BilaketakBilaketak

BildumaBilduma

Jakintza ArloakJakintza Arloak

GaiakGaiak

Gehitutako azken liburuen argazkiakGehitutako azken liburuen argazkiak

  • Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia
  • Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia
  • Mari Luz Esteban Galarza
  • PYTHON programazio-lengoaia: oinarriak eta aplikazioak
  • PYTHON programazio-lengoaia: oinarriak eta aplikazioak
  • Kepa Sarasola Gabiola
  • ZERO ZABOR. Nola berpiztu ekonomia Lur planeta txikitu gabe
  • ZERO ZABOR. Nola berpiztu ekonomia Lur planeta txikitu gabe
  • Daniel Zuazagoitia Rey-Baltar

RSSAzken berriak

16/11/22
“Euskal antropologiaren historiako hirugarren jauzi epistemologikoa gertatzen ari da; genero, gorputzaren eta emozioen ikerketaren bidetik”

Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia” liburua argitaratu berri du UEUk. Liburuan gaur egun ikerketa feminista egin duten edo egiten ari diren antropologoen arteko hainbatek hartu dute parte Mari Luz Esteban eta Jone Miren Hernandez antropologoen koordinaziopean. Ez guztiek. “Bai EHUn baita EHUtik kanpo ere badaude antropologo feminista gehiago lanean”. Arlo horretan egiten ari den lana “zabala eta anizkoitza” da liburuaren arduradunen esanetan eta ondare guzti horren parte bat bildu nahi izan dute liburuan.

Informazio gehiago hemen

16/10/24
Dani Zuazagoitia: "Liburu honek gaur egun gure gizartean arazo larria den hondakinen problematikari erantzun zuzena ematen dio"

Dani Zuazagoitia UPV/EHUko irakasle eta UEUko kidearen gidaritzapean, Joan Marc Simon Zero Waste Europe erakundeko koordinatzailearen Zero Zabor: Nola berpiztu ekonomia Lur planeta txikitu gabe liburua euskaratu eta moldatu du UEUk.

Dani

 

Informazio gehiago hemen

16/10/19
"Liburu hau garrantzitsua da, batez ere, software zuzena, kritikoa eta fidagarria sortu nahi dutenentzat"

 

"Programen espezifikazio, egiaztapen eta eratorpen formala" liburua argitaratu dute UPV-EHUk eta UEUk elkarlanean. Javier Alvez Gimenezek, Xabier arregi Iparragirrek, Jose Gaintzarain Ibarmiak, Paqui Lucio Carrascok eta Montse Maritxalar Angladak idatzi dute liburua eta UPV/EHUko Informatika Ingeniaritza Gradu desberdinetan irakasten den Programazioaren Metodologia irakasgaiaren testuliburua da. Hala ere, egileen esanetan beste unibertsitate batzuentzako ikasleentzako zein "zentro teknologikoetan softwarea garatzen aritzen diren profesionalentzat" ere baliagarria da.

Informazio gehiago hemen

16/09/16
Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko diru-poltsak 2016ko deialdia

Udako Euskal Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko hiru diru-poltsaren deialdia zabaltzen du.

Ikasmaterialen esparrua unibertsitateko edozein jakintza-arlotakoa izan daiteke. Honako hauek dira UEUren sailak: antropologia, antzerkilaritza, arkitektura, artea, bertsolaritza, ekonomia, filosofia, fisika, glotodidaktika, historia, hizkuntzalaritza, ikasketa klasikoak, informatika, itzulpengintza, kazetaritza eta komunikazioa, kimika, fisika, klimatologia eta meteorologia, literatura, matematika, musika, natur zientziak, osasuna, pedagogia, psikologia, sexualitatea, soziologia, soziolinguistika, zuzenbidea, kultura-gaiak, folklorea eta gastronomia. Baina beste unibertsitate-arlo batzuk ere onartuko dira (ingeniaritza, filologia, geografia...).

Deialdi hau autore ororentzat dago zabalik, baina orain arte testugintza unibertsitariora hurbildu ez direnen lana sustatu nahi da batik bat, autore unibertsitarioen esparrua ahalik eta modurik zabalenean egituratzen joan dadin, idazle arituen lanari gazteena gehitu dakion. Hartara, bereziki baloratuko dira hala autore gazteen lan-proiektu indibidualak nola talde-proiektuetan autore gazteak integratzeko ahaleginak.

Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2016ko ekainaren 28tik urriaren 3ra arte egongo da zabalik, biak barne.

Interesatuek Udako Euskal Unibertsitatearen webgunean (www.ueu.eus) eskuratu ahal izango dute eskari-orria, “Deialdiak” atalean.

Informazio gehiago hemen

Babesleak:
Armarria Aldundia GipuzkoazEusko Jaularitza   Bizkaiko Foru Aldundia
2006 © Udako Euskal Unibertsitatea - Ohar Legala - Bisitari kopurua: 77785
Buruxkak liburutegi digitalak OAI 2.0 delakoa jasaten du, oinarrian http://www.buruxkak.org/oai/oai2.php URLa duelarik.
Irontec :: Valid CSS!! Irontec :: Valid XHTML 1.0 Irontec :: W3C WAI AA Irontec :: Powered by PHP RSS Powered by Irontec Irontec :: All Browser Compatible