Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

Ula Iruretagoiena: “Ikasketa-etapa paregabea izan zen Aldiriko erredakzio kontseilukoa”

2019-10-22

Aldiri Arkitektura etabar UEUren aldizkariak hamar urte betetzen ditu urrian. Ula Iruretagoiena Busturia arkitektoak hasieratik parte hartu du proiektuan.

 

“Feminismotik pentsatzeak ez du esan nahi emakumeei buruz pentsatzea”

2019-10-22

2018ko Iruñeko “Bertsolaritza genero-ikuspegitik” Udako Ikastarotik abiatuta “Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen” liburua argitaratu berri du UEUk Miren Artetxe Sarasola eta Ane Labaka Mayoz bertsolari eta ikertzaileen koordinaziopean.

 

Kepa Iturralde: "Aldiri bezalako ekimen bat aurrera ateratzeko ezinbestekoa da jende ugariren ekarpena"

2019-10-17

Aldiri Arkitektura eta Abar aldizkariaren 0 zenbakia 2009ko urrian argitaratu zen. Kepa Iturralde Lertxundi erredakzio kontseiluan izan zen hurrengo zenbakitik aurrera.

Unai Fernandez de Betoño: “UEU oasia da euskarazko ikerketa arkitektonikoaren basamortuan”

2019-10-15

Hilabete honetan 10 urte beteko ditu Aldiri Arkitektura etabar UEUren hiruhilabetekariak. Unai Fernandez de Betoño Saenz de la Cuesta arkitektoa dugu sortzaileetako bat.

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea