Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

“Zigor penalaz gain, soziala eta indibiduala ere ezartzen zaie emakume espetxeratuei”

2019-11-26

“Argi-izpiak txarrantxen artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko” liburua argitaratu dute UEUrekin Oihana Etxebarrieta Legrandek, Maria Ruiz Torradok eta Laura Vara Jimenezek. Gaur egunean, aktibismotik zein akademiatik, emakume espetxeratuek bizitzen dutena azaleratu nahi duten ikerlanen bilduma bat da liburua.

 

Ianire de Andres: “Txikitasunetik aritzeak ez du oztopatu mamiaren sendotasuna”

2019-11-14

Aldiri Arkitektura eta Abar aldizkariko erredakzio kontseiluko kidea da Ianire De Andres Olabarria. Ander Zangiturekin batera azken aleko (Memoriaren espazioa) arduraduna ere izan da. 

 

Leire Milikua: “Taldekideen arteko zaintza azpimarratuko nuke”

2019-11-08

2015tik 2016ra bitartean Aldiriko erredakzio kontseiluko kide izan zen Leire Milikua Larramendi arkitektoa eta 2017an zuzendarikide ere izan zen Ander Gortazarrekin batera. Bere esperientziaren berri eman digu.

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea