Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

“Euskal hizkuntzalaritza sinkronikoan lan egiten duten ikertzaile gazteei gurean plaza eta ahotsa ematea izan zen gure asmoa”

2023-01-20

2021eko Hizkuntzalari Euskaldunen V. Topaketatik abiatuta “Kimu berriak Euskal Hizkuntzalaritzan” liburua argitaratu du UEUk. Sei ekarpen biltzen ditu liburu honek, euskal hizkuntzalaritzaren hainbat arlo gaitzat hartzen dituztenak: fonologia, bariazionismoa, itzulpengintza, psikolinguistika eta sintaxia, hain zuzen. Alazne Arriortua Zorrilla, Laura Vela Plo, Sergio Monforte del Valle eta Aitor Lizardi Ituarte  liburu honen arduradunekin izan gara.

Rakel Gamito: “Unibertsitatearen gizarte-erantzukizunak komunitatearekin jarduteko betebeharra dakar”

2022-12-22

“Ikaskuntza-Zerbitzua metodologian oinarritutako Gradu Amaierako Lanak garatzeko gida praktikoa” argitaratu du UEUk UPV/EHUrekin koedizioan. Rakel Gamito Gomez da gidaren egilea eta unibertsitateko irakasle zein ikasleentzako liburua da. Hezkuntza Zientzietan Doktorea da Gamito eta UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea zein IkHezi ikerketa taldeko kidea. UEUko pedagogia sailburua ere bada.

 

Asier Amezaga: “Arestiren hitzaldi edo poemek bere garaiari begiratzeko modu bat transmititzen dute”

2022-12-13

“Gabriel Aresti eta euskal kultura-esparrua (1953-1975)” liburua argitaratu du UEUrekin Asier Amezaga Etxebarria soziologia irakasleak (UPV/EHU). Gabriel Arestiren gaineko doktorego-ikerketa egin ondoren poeta bilbotarra orainera ekarri zuen “Inor ez delako profeta bere mendean (Erein, 2018) saiakeran. Egun, kultura-azpiegituren bitartekaritzaren gainean dabil ikertzen.

 

Jose Ramon Etxebarria: "Ekai arruntak dira zibilizazioaren oinarria"

2022-12-07

Mark Miodownik-en “Ekaiak badu garrantzia” liburua ekarri du euskarara Jose Ramon Etxebarria Bilbaok. Britaniar zientzialari eta dibulgatzaile ezaguna da Miodownik. Londresko University Collegeko irakaslea da, Kings College-ko UCL Institute of Making-eko zuzendaria eta bertako Materials Library ekaien bilduma ospetsuaren sortzaileetako bat. Erresuma Batuko Ingeniaritza Akademiako kidea eta Britaniar Inperioko Ordenakoa ere bada.

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea