Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

Xabier Landabidea : “Sinplifikazioaren aurkako antidoto bezala ulertzen dut jasotako emaitza”

2021-02-02

Labetik atera berri da “K+: Zientziak eta Humanitateak COVID-19 osteko begirada multidiziplinarretik” liburua. Xabier Landabidea Urrestiren gidaritzapean, bizi dugun egoerari begiratzeko diziplinarteko hamabi begirada, hamabi betaurreko. “Liburu honetan jasotzen diren begiradek erakusten digutena da sindemia ere deitzen hasi gatzaion gertakari global honek giza existentziaren aspektu gehienak ukituko dituela” dio Landabideak.

 

Txerra Rodriguez: "Euskara elkarteen inguruan oso ikerketa gutxi dago"

2020-12-04

Txerra Rodriguez Gomez soziolinguista eta hizkuntza aholkularia UEUrekin argitaratu berri duen "30 urte mihigintzan" liburuaz. Euskara elkarteek euskararen biziberritzean izan duten eragina aztertu du Rodriguezek.

 

 

Galder Sierra: “Hegemonia eta populismoa prozesu berberaren bi alde dira”

2020-12-04

Labetik atera berri du UEUk Galder Sierra Zapirainen “Jendarte aldarrikatzen den Herria” liburua. Bere doktore-tesiaren zati baten egokitzapena da lan hau eta errealitate politiko eta soziala interpretatzeko betaurreko teoriko batzuk eskaintzea da helburua.

 

Asier Larrinaga : “Euskara batua plazarako ere bada, ez eskolarako bakarrik”

2020-12-03

“Euskara kolokialaren eskuliburua” argitaratu berri du Asier Larrinaga Larrazabalek UEUrekin, euskara kolokialaren lehen eskuliburua. EITBko Euskara Zerbitzuaren burua da Larrinaga eta bertako sortzaileen beharrizanetan pentsatuta badago ere, beste arlo batzuetako sortzaileentzat zein irakaskuntzan ari direnentzat ere erabilgarria izan daiteke lan hau.

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea