Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

Idurre Lekuona: “Atsolorraz hitz egiten denean, emakumeen bizimoduaren nolabaiteko idealizazioa sumatzen dut”

2019-06-17

“Atsolorra, euskal jaiotza-erritua. Ereñotzun jasotako testigantzak” izeneko artikulua argitaratu du Idurre Lekuona Antzizarrek Uztaro aldizkariaren 109. alean. Euskal Filologian zein Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua da Lekuona. Kazetaritzan eta komunikazioa esparruetan ibilia da, baina nagusiki euskara-irakasle aritu da sareko hainbat euskaltegitan. Gaur egun ere irakasle dihardu.

Ainize Madariaga Muthular: “Norberaren hizkuntzan ezin biziak pertsonari identitatea erauzten dio, pertsona bera deseginez”

2019-04-25

“Komunitatea hats-bahiturik. Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak” liburua argitaratu berri du Ainize Madariaga Muthularrek UEUrekin. Gizarte Antropologian lizentziatua da Madariaga eta Berria egunkarian egiten du lan. Bukatu berri den Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztu du liburua.

 

“Organo desberdinen arteko interakzioak ezin dira ulertu ez bagara gai jakiteko nolakoa den oinarrizko antolakuntza”

2019-03-18

UPV/EHUrekin koedizioan “Giza histologia medikoa” argitaratu du UEUk. Edurne Alonso Arana eta Iker Badiola Etxaburu irakasleek atondu dute eta aurretik argitaratutako Giza histologia orokorra” liburuaren jarraipena da. Atlas Digital bat ere sortu da liburuaren osagarri moduan.

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea