Liburua

Irakaspen sozioekonomikoak Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik

Egilea(k):
Oskar Arantzabal Iraeta, Baleren Bakaikoa Azurmendi, Joseba Barandiaran Andueza, Gorka Bueno Mendieta, Mikel de la Fuente Lavin
ISBN:
978-84-8438-646-9
SHU:
33
Argitalpen-urtea:
2017
Gaiak:
Sozioekonomia, Katalunia, Eskozia, Ekonomia
Jakintza-Arloak:
Ekonomia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
126

Sarri baino sarriago aipatu da euren askatasuna bilatzen ari diren herriek estatu-egiturak eta irizpideak behar dituztela. Ideia hori abiapuntutzat hartuta, ekonomialari talde baten ekimenez, 2015eko uztailean burutu genuen jardunaldi bat Eskozian eta Katalunian gertatzen ari zirenak geureganatzeko asmoz, ordura arte landu gabeko ikuspegi sozioekonomikotik.

Egindako ekarpen ugarietatik, aukeratutako bost dakartzagu liburuxka honetara. Lehena Euskal Herrian bizi dugun egungo egoera errealari lotua dator: gure zerga-sistema (harmonizazio fiskal europarraren barruan). Bigarrena negoziazio-bidean omen den Gizarte Segurantza propioa (pentsioen iraunkortasuna eta publiko-pribatu eztabaida). Hirugarrenak energia du gogoeta-gai (fosilak eta berriztagarrien aldeko apustuak aipatu hiru herrialdeetan). Laugarrenak zatiketak dakartzan balizko finantza-deslokalizazio (banku zein moneta) eta mehatxu ekonomikoek sortzen dituzten beldurrekin du zerikusia. Azkenik, mundu-mailan kezka-iturri bihurtu den aberastasunaren banaketa desorekatua (kapital eta lanaren errentak) eta estatuaren dimentsioarekin duen lotura.

Hitzaurrean nabarmentzen genuenez, bai Eskozian bai Katalunian azken urte hauetan hausnarketa sozioekonomiko ugari bezain aberatsak gauzatu dira. Horregatik hain zuzen ere, gure lantaldearen ekarpentxo hau herri honi gogoeta egiteko gonbidapen gisa

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea