Liburua

Hizkuntzaren barrurako atea

Egilea(k):
Dabid Anaut Peña
ISBN:
978-84-8438-427-4
SHU:
81
Argitalpen-urtea:
2012
Gaiak:
Jakintza-Arloak:
Hizkuntzalaritza
Argitaletxea:
Orrialde kopurua:
0

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Hizkuntza gure naturarekin, gure biologiarekin, gure burmuinarekin… oso era berezian eta partikularrean lotutako zerbait da. Baditugu ondorio horretara eraman gaitzaketen datu ugari, esanguratsuak oso: hizkuntzen ezaugarriak, burmuineko lesioen ondorio harrigarriak, hizkuntzaz jabetzeko dugun modua, hizketan gertatzen zaizkigun okerrak eta bitxikeriak, gainerako animalien artean ikus ditzakegun zenbait fenomeno eta ezaugarri…

Gure eguneroko hizkuntzarekin eta gure espeziearen hizkuntza-gaitasunarekin dugun harreman bitxi, partikular eta txundigarriak eragin du idazlan hau, eta horrek berak eragin ditu hemen jaso diren galdera nagusiak: harreman hori noiz eta nola sortu zen? Nolako bilakaera izan zuen? Ba al dute planetako gainerako animaliek honen gisakorik? Non eta nola dago «instalatuta» hizkuntza gure baitan? Nola eskuratzen dugu?…

Erabateko eta adostutako erantzunik ez dugun arren, hipotesi, ideia eta proposamenak ugariak dira oso, baita erakargarriak eta iradokitzaileak ere askotan. Horietako batzuei begiratu bat eman zaie liburu honetan —denak aipatzea ezinezkoa izaki, esanguratsuenak biltzen saiatu gara—, eta hizkuntzaren barrurako atea zabaltzen saiatu gara, hainbat jakintza-arlok irekitako leihoek gero eta argitsuago bihurtzen ari diren gela horren edertasunari erreparatzeko, eta irakurlea gai honen inguruan sakontzera bultzatzeko.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea