Liburua

Filosofiako Gida. Filosofian aritzeko oinarriak: gida bibliografiko eta metodologikoa

Egilea(k):
Joxe Azurmendi Otaegi, Juan Bautista Bengoetxea Cousillas, Iñaki Soto Nolasko, Joana Garmendia Mujika
ISBN:
84-8438-048-3
SHU:
1
Argitalpen-urtea:
2004
Gaiak:
Filosofia
Jakintza-Arloak:
Filosofia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
409

Filosofia gaitzat hartuta euskaraz egin den lehen gida duzu eskuetan. Epistemologia, etika, estetika, metafisika…, filosofiaren gai eta kezka nagusiak ekarri ditugu liburu honetara. Gidako testu guztiak originalak dira eta euskaraz izan dira idatziak. Testuen idazleak filosofian adituak dira.

Liburu honetan, filosofiaren historiarekin batera, filosofiaren gai eta esparru zehatzak sistematikoki lantzen dira. Atal bakoitzean gai horren bilakaera historikoa, argudio nagusiak, arazoak, gaur egungo egoera eta oinarrizko bibliografia aurkituko dituzu. Horrekin batera, liburuaren azkeneko atalean, gai horiek jorratzeko maneiatu beharreko metodologia ere azaltzen da.

Liburua filosofian murgildu nahi duen euskaldunarentzat erreferentzia baliagarria da. Gida bat den heinean, formazio-garaian zein ikerkuntzari ekiteko prest dauden ikasleei zuzenduta dago, batez ere. Baina filosofian interesa daukan edonork goza dezake liburu honetaz. Gainera, liburua jarraian zein atalka irakurtzeko dago pentsatua. Osorik hartuta, filosofiaren panoramika eder bat jaso daiteke. Atalez atal irakurrita, ordea, irakurleak interesgarrien zaizkion alderdiak jorratu ahal izango ditu.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea