Liburua

Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktika berriak birpentsatzen

Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktika berriak birpentsatzen  liburuaren azala
  • Deskargatu PDFa
Egilea(k):
Jone Goirigolzarri Garaizar, Xabier Landabidea Urresti, Ibon Manterola Garate
ISBN:
978-84-8438-636-0
SHU:
42
Argitalpen-urtea:
2017
Gaiak:
Euskara, Soziolinguistika
Jakintza-Arloak:
Soziolinguistika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
224

Liburu honetan euskararen biziberritzearen ibilbidea aztertu dute hainbat ikertzaile eta eragilek, orain arteko ibilbidearen hausnarketa kritikoa eginez eta hainbat esparrutan biziberritze-prozesuan aurrera egiteko marko, diskurtso eta praktika berriak proposatuz.

Euskararen biziberritzean egindako aurrerapenak agerikoak diren bezala, euskalgintzako askotariko eragileek gero eta argiago diote hiruzpalau hamarkada iraun duen fasea agortuta dagoela. Halaber, Euskal Herriko eleaniztasun berriaren testuinguruan, euskararen eta euskal hiztunen errealitate material, sinboliko, politiko, teknologiko eta ekonomikoak etengabe eraldatzen jarraitzen du eta eszenatoki edo paisaia berri horrek interpelatu egiten gaitu: norantz eta nondik egin behar dira euskararen biziberritzearen aldeko ahalegin berriak? Zein dira diskurtso berritzaileak? Zein praktika izango dira beharrezkoak hemendik aurrera? Galdera hauen erantzuna lauzpabost esparrutara mugatu dugu: familia eta aisialdia, eskola, lan-mundua eta hedabideak.

Liburua Udako Euskal Unibertsitatearen eta Deustuko Unibertsitatearen arteko elkarlanaren fruitua da eta Eibarren eta Gasteizen 2016 eta 2017an gaiaren inguruan antolatutako ikastaroei jarraipena ematera dator. Ikastaroetako hitzaldi ia guztiez gain, ikastaroetako dinamiketan agertutako hainbat hausnarketa ere sartu dugu liburuan.

Jone Goirigolzarri, Xabier Landabidea eta Ibon Manterolari egindako elkarrizketa irakurri

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea