Liburua

Enpresaren Zuzenbiderako sarrera: eskemak

Egilea(k):
Itziar Villafañez Perez, Belen Garcia Alvarez, Eider Larrazabal Astigarraga, Josu Sagasti Aurrekoetxea, Aitor Zurimendi Isla
ISBN:
978-84-8438-537-0
SHU:
34
Argitalpen-urtea:
2015
Gaiak:
Enpresa, zuzenbidea, Ekonomia
Jakintza-Arloak:
Ekonomia, Zuzenbidea
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
267

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Lan honek enpresa-jarduerari lotutako Zuzenbidearen funtsezko ezaugarriak eta edukia ikasteko oinarrizko trenza izan nahi du. Haren edukia eta egitura diseinatuta daude juridikoak ez diren graduetan, bereziki ekonomia eta enpresa-zientziei lotutakoetan, Zuzenbidea modu errazean irakasteko eta ikasteko, ahaztu gabe gradu juridikoetan edo bestelako irakaskuntza-mailetan izan dezaketen erabilgarritasun handia. Liburua osatzen duten bost kapituluetan zehar aurkezten diren eskemek enpresen jardueran eta bizitzan eragin handiena duten Zuzenbidearen adarrak aztertzen dituzte, modu erraz eta egokian sistematizatuta. 300 eskema baino gehiagoren bidez, gai hauek aztertzen dira: Zuzenbidearen kontzeptu orokorrak, obligazio eta kontratuen oinarrizko arauketa eta merkataritzako obligazio eta kontratuen berezitasunak, lan-kontratazioa, enpresariaren izaera eta estatutu juridikoa, eta merkataritza-sozietateen erregimena.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea