Liburua

Diru Teoria Modernoa eta finantza-ingeniaritza

Egilea(k):
Joseba Felix Tobar Arbulu
ISBN:
978-84-8438-446-5
SHU:
33
Argitalpen-urtea:
2013
Gaiak:
Ekonomia, Dirua, Finantza
Jakintza-Arloak:
Ekonomia
Argitaletxea:
Orrialde kopurua:
359

Krisian gaude. Krisiari aurre egiteko teoria ekonomiko berriak behar dira. Liburuan DTM, hots Diru Teoria Modernoa, ingelesezko MMT (Modern Money Theory), aurkezten da, baita haren erabilera ere. Horretarako, honelako autoreak erabili dira: Randall Wray, Stephanie Kelton, Kansas City-ko Unibertsitateko irakasleak, Bill Mitchell... eta bereziki Warren Mosler.

Gaur bertan munduan dauden mugimendu interesgarri batzuk ikertu dira, batez ere arlo ekonomikoan eta finantza-arloan: Islandian, Eskozian...
Ondorioz, Euskal Herriaren egoera ekonomikoa eta finantzarioa kontuan edukiz, Euskal Herrian bertan zer egin behar den galderari erantzutea da liburuaren mezurik garrantzitsuena.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea