Liburua

Ingurumen-kutsaduraren analisia

Ingurumen-kutsaduraren analisia liburuaren azala
  • Deskargatu PDFa
Egilea(k):
Jone Omar Onaindia, Asier Vallejo Ruiz, Nestor Etxebarria Loizate, Maitane Olivares Zabalandikoetxea, Daniel Zuazagoitia Rey-Baltar
ISBN:
978-84-8438-520-2
SHU:
54
Argitalpen-urtea:
2014
Gaiak:
Kimika, Kutsadura, Analitika
Jakintza-Arloak:
Kimika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
204

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Liburu honetan modu praktikoan aurkeztu nahi zaizkie hainbat arlotako ikasleei analisi kimikoaren xehetasunak, baliabideak eta mugak. Ikasteko tresna erabilgarri bat egitea izan da helburu nagusia. Horretarako, metodologia analitikoaren orokortasunak azaltzeaz gain, hau da, lagina jasotzen denetik azken emaitza lortu arte, bildu nahi izan ditugu kutsatzaileak agertzen diren ingurumeneko esparru nagusietan erabiltzen diren berariazko metodoak ere. Besteak beste, airearen analisia aintzat hartu da eta bereizi ditugu materia partikuladuna eta gasak aztertzeko teknikak. Ondoren, uraren analisian eta zoru, sedimentu eta hondar solidoen analisian erabilitako prozedurak eta metodoak bildu ditugu. Azkenik, ingurumen-kutsaduraren ziklo osoari amaiera emateko, jakien analisia ere sartu nahi izan dugu gaur egun giza osasunarekin duen garrantzia dela-eta.

Asier Vallejori egindako elkarrizketa irakurri

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea