Liburua

Iktusa. Aro berri bat

Egilea(k):
Amaia Muñoz Lopetegi, Maite Martinez Zabaleta
ISBN:
978-84-8438- 656-8
SHU:
61
Argitalpen-urtea:
2018
Gaiak:
Iktusa, Osasuna
Jakintza-Arloak:
Medikuntza eta Osasuna
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
138


UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Iktusa, haren prebalentzia eta ondorioak direla-eta, garrantzi handia duen gaixotasuna da, ez soilik osasungintzan, baita gizartean ere. Orain ez urte asko gaitz trataezina zen arren, aurrerapen izugarriak gertatu dira azken urteotan, iktus iskemikoaren alorrean bereziki. Errebaskularizaziorako tratamenduen agerpenak ezarri zuen lehenaren eta orainaren arteko muga, iktusari aurre egiteko itxaropena piztuz. Tratamendu horiek, ordea, denborak mugatutako erabilgarritasuna dute, ordu gutxikoa. Hori dela-eta, ahalegin itzelak egin dira iktusaren arreta hobetu eta tratamenduen eraginkortasuna eta hedapena ahalik eta handiena izan daitezen. Iktus-kodea eta iktus-unitateen garapena dira adibide adierazgarrienak. Baina horretaz gainera, aurrerapen iraultzaileak ari gara ikusten iktus-prozesuaren alor guztietan: gizartearen kontzientziazioan, prebentzioan, diagnostiko eta tratamendu-teknika hobeen garapenean, zein errehabilitazioaren esparruan. Aspektu horiek guztiak ezagutzera ematera dago bideratuta liburu hau, bi neurologoren ikuspuntutik aztertuta.

Amaia Muñozi egindako elkarrizketa irakurri

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea