Osagaiz 6.1 (2022)

Farmako antipsikotikoak eta aho-patologia: eragin kaltegarriak jakinarazteko Europako sistemaren bidezko analisia

Laburpena:

Farmako antipsikotikoak nahasmendu psikiatrikoen sintomatologia tratatzeko erabilgarriak diren talde terapeutikoa dira, besteak beste, psikosi organiko eta toxikoak, nahasmendu bipolarra, dementziarekin lotutako agresibitatea eta, jakina, eskizofrenia. Nahasmendu hauen sintomatologia kontrolatzeko nahiko eraginkorrak eta erabiliak izan arren, farmako hauek eragin kaltegarri ugari eragin ditzakete, besteak beste ahokoak. Hain zuzen ere, antipsikotikoekin tratatutako paziente eskizofrenikoengan deskribatutako aho-hortzetako osasunaren hondatzearekin lotuta egon litezke. Ikerlan honen helburua izan zen farmako antipsikotikoek aho-barrunbean eragindako eragin kaltegarriak aztertzea. Horretarako, aho-mailako erreakzio kaltegarrien jakinarazpenak bilatu ziren Europako Farmakozaintzaren datu-basean (EudraVigilance)2012-2021 tartean, eta haiekin erlazionatutako farmako antipsikotiko susmagarrien analisia egin zen. Esplorazio-analisi horretan ikusi ahal izan zen, antipsikotiko tipikoekin zein atipikoekin, eragin kaltegarri jakinarazienak xerostomia, sialorrea eta ahoko diskinesia izan zirela, nahiz eta jakinarazpen kopurua handiagoa izan antipsikotiko atipikoentzat. Tipikoen artean, haloperidola izan zen jakinarazitako ahoko patologia gehien zuen farmakoa, eta, atipikoen artean, klozapina. Kontuan hartuta xerostomia, sialorrea zein ahoko diskinesia aho-patologiarekin lotzen direla, hala nola txantxarrarekin, gaixotasun periodontalarekin eta higadurarekin, farmako antipsikotikoen segurtasun-profila gehiago ezagutzeak eskizofrenia duten pertsonen osasun fisikoa eta bizi-kalitatea hobetu ditzake. Gako-hitzak: Farmako antipsikotikoak, aho-patologia, xerostomia, sialorrea, aho-diskinesia. Antipsychotic drugs are a useful therapeutic group for the treatment of the symptomatology of psychiatric disorders such as organic and toxic psychoses, bipolar disorder, aggressiveness associated with dementia and of course schizophrenia. Although they are quite effective and are used to control the symptomatology of these disorders, these drugs can produce numerous side effects, including undesirable oral effects. In particular, they may be related to the deterioration of oral health described in schizophrenic patients treated with antipsychotics. The aim of this study was to analyse the adverse events of antipsychotic drugs on the oral cavity. For this purpose, the European Pharmacovigilance database (EudraVigilance) was searched for adverse events notifications for these drugs reported during the period 2012-2021. This exploratory analysis showed that, with both typical and atypical antipsychotic drugs, the most reported oral side effects were xerostomia, sialorrhoea and oral dyskinesia, although the number of reports was higher for atypical antipsychotics. Among the typical antipsychotics, haloperidol was the drug for which the most cases of oral pathology were reported, and among the atypical antipsychotics, clozapine. Considering that xerostomia, sialorrhoea and oral dyskinesia are associated with oral pathology, a better understanding of the safety profile of antipsychotic drugs may improve the physical health and quality of life of people with schizophrenia. Keywords: antipsychotics, oral pathology, xerostomia, sialorrhea, oral dyskinesia

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea