Osagaiz 6.1 ale berezia (2022)

COVID-19ak Oinarrizko Osasun Laguntzan izan duen eragina: Osasun etxe bateko administrari baten ikuspegia

Egilea(k):
Itziar Berasain Etxeberria
Gaiak:
COVID-19, Oinarrizko Osasun Laguntza, Osasuna
Orrialdeak:
3
Zenbakia:
6
Argitalpen-urtea:
2022
SHU:
61
Deskargatu
Osagaiz-en ikusi

Laburpena:

Aldi berean ezagutu ditut nik Oinarrizko Osasun Laguntza eta COVID-19a, beraz kosta egiten zait bata eta bestea banatzea, batak bestearengan izan duen eragina argi ikustea, baina saiatuko naiz. 2021eko martxoan hasi nintzen Iturramako harreran administrari moduan lanean, 3 eguneko prestakuntza jaso ondoren eta lanpostua uzten zuen lankidearekin 2 egunez egon ondoren. Arratsaldez egiten nuen lan, bakarrik, hainbestek bezala. Berehala konturatu nintzen ez zela nahikoa izan jasotako prestakuntza egokitzen zitzaidan lanerako. Nere ardura hau zen: nik erabakitzen nuen nora eta nola bideratu osasun etxearekin kontaktuan jartzea lortzen zuten pazienteak. Kontaktuan jartzea lortzen zutenak diot ze egunero atetik kanpora ilarak zeuden eta telefonoak etengabe jotzen zuen. Beldur handiz bizi izan nuen lehenengo hilabetea, ongi ari ote nintzen? Gogoan dut hartu nuen lehenengo deia; argi azaldu zidan zein zen bizi zen egoera. “Hitzordua lortzeko zer egin behar dut poliziari deitu? Ez dago eskubiderik! Ez duzue lotsarik!” Oihukatu zidan. Eta pentsatu nuen; zer gertatzen da hemen?

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea