Osagaiz 5.1 (2021)

Bularreko minbizia jasan duten eta linfedema pairatzen duten emakumeen bizi-kalitatea: erizaintza-zainketak

Egilea(k):
Estibaliz Larrañaga Manzano
Gaiak:
Linfedema, Bizi-kalitatea, erizaintza-zainketak
Orrialdeak:
16
Zenbakia:
5
Argitalpen-urtea:
2021
SHU:
61
Deskargatu
Osagaiz-en ikusi

Laburpena:

Sarrera: Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen datu epidemiologikoen arabera, 2012 eta 2019 urte tartean bularreko minbiziaren intzidentzia % 7,5 hazi da. Ondorioz, minbiziari aurre egiteko tratamendua jaso duten emakumeen eta horrekin erlazionatutako linfedemaren intzidentziak ere gora egin du. Frogatu da linfedema pairatzen dutenek ezintasun handiagoa dutela, bizi-kalitate okerragoa eta nahasmendu psikologiko gehiago dituztela konplikazio hori ez dutenek baino, eta, ikerketek diotenaren arabera, erizaintza-zainketek paziente horien egoera hobetu dezakete. Helburua: Lan honen helburu orokorra da bularreko minbizia jasan duten eta linfedema pairatzen duten emakumeen bizi-kalitatea hobetu dezaketen erizaintza-zainketak aztertzea. Metodologia: Helburuen garapenerako berrikusketa narratiboa erabili da eta PIO egiturari jarraituta zenbait datu-basetan (Pubmed, Biblioteca Virtual de la Salud, Dialnet, Cuiden eta Cochrane) bilaketa bibliografikoa aurrera eraman da. Horrez gain, informazio zabalagoaren bila, hainbat web-orri ere kontsultatu dira (Asociación Española contra el Cáncer, American Society of Clinical Oncology, National Cancer Institute eta NNNConsult). Barneratze- eta kanporatze-irizpideak aplikatu ondoren, 17 artikulu, txosten zientifiko 1 eta 4 web-orrirekin egin da lan. Emaitzak: Linfedemak pazientearen bizi-kalitatean eragin nabarmena daukaongizate fisikoan, psikologikoan, sozialean eta espiritualean. Erizain-interbentzioek bizi-kalitatea hobetzen lagundu dezakete identifikazio goiztiarrarekin, osasun-heziketarekin, profesionalen koordinazioarekin, autozainketaren promozioarekin eta konpresio-arropen erabilera bultzatzearekin. Ondorioak: Linfedemak 7 domeinuetan du eragina pazienteen eguneroko bizitzan.Erizaintzari dagokionez, osasunaren promozioan eta konplikazioaren prebentzioan dago gakoa. Gako-hitzak: Linfedema, bizi-kalitatea, erizaintza-zainketak Background: According to the epidemiologic data published by the Spanish Association Against Cancer, breast cancer incidence has increased 7,5 % between 2012 and 2019. Therefore, so has the number of breast cancer survivors and possible lymphedema developers.It has been proved women who develop lymphedema are more likely to have difficulties, worse quality of life and psychological disorders. Purpose: The objective of this study was to determine what nursing care can improve quality of life in women who suffered breast cancer and developed lymphedema. Methods: A narrative review has been developed following the PIO structure.Different data-bases were consulted (Pubmed, BVS, Dialnet, Cuiden and Cochrane). Besides, for further information some web sites were consulted too. After applying inclusion and exclusion criteria 17 articles, a scientific document and 4 web sites have been used. Results: Lymphedema has a great impact in patients quality of life affecting physical condition, psychological condition, social condition and spiritual condition. Nursing intervention can help to improve their quality of life with early identification, health education, coordination of sanitary professionals, promotion of health and encouraging the use of comprehensive clothes. Conclusions:Patients everyday life is affected in seven domains by lymphedema.The keys in nursing are health promotion and prevention. Keywords: Lymphedema, quality of life, nursing

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea