Liburua

Zalantzen amaiera? Argien Mendetik Irudiaren Arora

Egilea(k):
Josu Zuberogoitia Espilla, Aitor Zuberogoitia Espilla
ISBN:
978-84-8438-687-2
SHU:
07
Argitalpen-urtea:
2019
Gaiak:
Argien Mendea, Irudiaren Aroa, Komunikazioa, Filosofia
Jakintza-Arloak:
Komunikazioa, Filosofia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
270

Saiakera honek azaltzen du zelan igaro garen garai bateko logozentrismotik (erregistro idatziaren nagusitasunetik) gaur egungo ikonozentrismora (Irudiaren Arora), narrazioa ardatz biren inguruan harilkatuta: batetik, komunikazio-arloko teknologia moderno nagusien sorrera-testuinguruaren eta ondorengo bilakaeraren berri emanez; bestetik, teknologiok garaian garaiko gizarte zein ideologiekin izaniko harreman dialektikoa deskribatuz, nola Euskal Herrian hala mundu zabalean. Gogoeta egiten du, era berean, Giovanni Sartorik Homo Videns: Televisione e Post-Pensiero saiakeran planteaturiko hipotesiaren inguruan: benetan ahultzen al ditu Irudiaren Aroak arrazoibidea eta logos-a? Zertzuk dilema planteatzen dira irudiz gainezkaturiko gizarte geroz eta teknologizatuagoan? Pertsonok ezaugarritzen gaituzten hautu eta borondate askeak kolokan jartzen ote ditu Google erraldoiak bere desanbiguaziorako eta zalantza ezabatzeko joerekin? Aldaketa ebolutibo baten aurrean gaude teknologiok erdi ziborg bihurtu gaituzten honetan? Euskal Herrian zein munduan modernitatetik postmodernitatera egin den bidea aztertzeko beste modu bat da, azken beltzean, saiakera honetan planteatzen dena, Euskal Herriaren zein Mendebaldearen historia garaikidean barrena bidaiatuta.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea