Liburua

R Commander eta Datuen Analisia

Egilea(k):
Paula Elosua Oliden, Juan Etxeberria Murgiondo
ISBN:
978-84-8438-443-4
SHU:
51
Argitalpen-urtea:
2013
Gaiak:
R Commander, matematika, Datu analisia
Jakintza-Arloak:
Matematika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
206


UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Azken urteotan Estatistikaren erabilera izugarri zabaldu da. Estatistikaren oinarri teorikoak berdinak izanik, analisi estatistikoak egiteko modua erabat aldatu da. Aldaketa horren eragile nagusia softwarearen garapena izan da. Horren ondorioz Estatistikaren irakaskuntza ere asko aldatu da.

Gaur egun analisi estatistikoak pakete informatikoak erabiliz egiten direla kontuan harturik, eta pakete informatiko-estatistikoen artean, bai EHUn bai beste unibertsitateetan, R Commander paketeak hartu duen pisua kontuan hartuta, liburuan planteatzen diren analisiak, pakete hori baliatuz egingo dira.

Testuliburuaren idazleok Estatistika erakusteko gertaturiko aldaketen lekuko izanik proiektu hau aurrera eramateko beharra ikusi dugu. Liburuaren planteamendua bat dator unibertsitateko ikasgeletan Estatistika irakasteko erabiltzen diren modu berriekin.

Liburuak Estatistikaren bi zutabe lantzen ditu, emaitzak interpretatzea eta analisiak egitea, eta horiekin loturiko bi helburu ditu: ikaslea emaitza estatistikoak irakurtzeko eta  aztertzeko gaitzea, eta aldi berean, analisi estatistikoak egiteko behar den oinarrizko prestakuntza eskaintzea. Liburua bi zati nagusitan egituratua dago. Lehenengoan R Commander zer den eta nola erabiltzen den erakusten da, eta bigarrengoan, R Commnader erabiliz datuen analisiak egiten eta interpretatzen irakasten da. Liburua adibidez josita dago, eta horiek errepikatu ahal izateko erabili den datu-markoa irakurlearen esku jartzen da.

Estatistika irakasten jasotako ezagutzez baliatuz aurkezten dugun liburua ikasleentzat baliagarria eta beharrezkoa izango dela esaten ausartzen gara.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea