Liburua

PYTHON programazio-lengoaia: oinarriak eta aplikazioak

Egilea(k):
Kepa Sarasola Gabiola, Olatz Perez de Viñaspre Garralda, Iñaki Alegria Loinaz
ISBN:
978-84-8438-595-0
SHU:
68
Argitalpen-urtea:
2016
Gaiak:
Python, Informatika
Jakintza-Arloak:
Informatika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
174

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Liburu hau ez dugu sortu Python lengoaiaren xehetasun guztiak eta zehaztasun osoz deskribatzeko, ikasteko material motibatzailea eskaintzeko baizik. Adibideak ikustea, probatzea eta horien hobekuntzak programatzea baita ikasteko metodorik onena. Liburuko ariketa guztien kodea hemen lor dezakezu:

http://www.unibertsitatea.net/blogak/python

Python lengoaia sinplea, ulergarria eta ahaltsua da. Lengoaiak bere barruan dakarren funtzionaltasuna ez da oso zabala, baina oso erraza da oinarrizko muin hori zabaltzea. Erraz aurkitzen dira sarean programa ahaltsu asko, eta gehienetan lizentzia libre batekin. Python software libre eta irekia da eta enpresa handi askotan erabiltzen da: Google, Yahoo, CERN, NASA... 

Algoritmikaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzen ez badituzu, hori ikasi beharko duzu lehenago beste liburu batekin, liburu hau ez baita egokia hutsetik abiatuta programatzen ikasteko.

Ikasi nahi duzu ping-pong jokoa sortzen? Internetetik testuak jaso eta lantzen? ...

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea