Liburua

Politika ekonomikoaz

Egilea(k):
Adrian Zelaia Ulibarri
ISBN:
978-84-8438-234-8
SHU:
33
Argitalpen-urtea:
2009
Gaiak:
Ekonomia, Politika
Jakintza-Arloak:
Ekonomia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
200

Ekonomiaren azterketaren barne, interes handia sortzen duten esparruen artean, zalantzarik gabe, Estatuaren ekonomia-jarduera azpimarratu behar da. Gaurkotasun handikoa gainera.

Hori dela eta, politika ekonomikoaz gizartean dagoen interesari aurre egitea da, neurri handi batean, liburu honen helburua. Horretarako, erakunde publikoek ekono-mian duten esku-hartzearen funtsezko alderdiak aztertzen dira, erabili ohi diren tresna, instituzio eta politiken azterketari arreta berezia emanez.

Hori bai, tresna edo politika publiko horietako bakoitza faktore instituzionalekin -edo ekonomian oro har, eta, bereziki, Estatuak ekonomian duen esku-hartzean, eragina duten ildo zientifiko edo ideologikoekin- zein puntutaraino dagoen loturik aztertzeko ahalegin bereziak egiten dira.

Testu honetan, jakina, politika ekonomikoaren betiko alderdi teknikoak eta politika publikoak aztertzen dira (diru-politika, politika fiskala, industria-politika...). Baina, aldi berean, politika ekonomikoaren azterketaren alderdi instituzionalei ere beharrezko arreta eskaintzen zaie. Alde batetik, ekonomia-jardueraren ingurune instituzionalari eta, bestetik, politika ekonomikoaren kudeaketan interes partikularren eta interes orokorren artean sortu ohi diren gatazkei eta, horren ondorioz, politikaren eta ekonomiaren arteko harremanari, politika ekonomikoaren azterketan ildo instituzionalek duten gero eta garrantzi handiagoarekin bat etorriz.

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea