Liburua

Plauto. Militar harroputza

Egilea(k):
Gidor Bilbao Telletxea, Paula Garcia Iraeta, Maialen Utrilla Arana
ISBN:
978-84-8438-670-4
SHU:
82
Argitalpen-urtea:
2018
Gaiak:
Plauto, Ikasketa Klasikoak, Literatura
Jakintza-Arloak:
Ikasketa Klasikoak
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
130

T. Maccius Plautus da Plauto idazlearen izen osoa. K.a. 259 inguruan jaio eta K.a. 184an hil zen. Gutxienez 21 komedia idatzi zituen latinez, guztiak palliatak (Greziako gaia eta giroa, eta greziar eredua). Komedia horietan, kantaturiko edo musikaren laguntzaz deklamaturiko pasarteak ziren antzezlanaren bi heren; horrekin, pertsonaien hizkera bizi gatzozpinduarekin eta barre eragiteko hainbat teknika baliatzearekin, arrakasta handia lortu zuen garaiko publikoaren artean.

Miles gloriosus ‘Militar harroputza’ arrakastatsuenetakoa izan zen. Izenburua Pirgopolinizes militar andrezale harroputz ergelak eman dio antzezlanari, baina komedietako pertsonaia tipiko askok hartzen dute protagonismoa antzezlanean: esklabo maltzur artetsu eta amarrutsua, esklabo losintxaria, mutil gazte maitemindua, neska-lagun gazte bahitua (prostituta dotorea), aguretxoa (gazte izan nahiko lukeena) gazte maiteminduei laguntzeko prest, prostituta eder, jakintsu eta iruzurtia... Oholtza gainean antzezten diren gertakizunetan ere eszena tipikoak agertzen dira, baina antzezlanak erritmo bizia hartzen du, iruzur bat beste batekin eta nahaste-borraste bat hurrengoarekin kateatuta.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea