Liburua

Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoen eskuliburua

Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoen eskuliburua liburuaren azala
  • Deskargatu PDFa
Egilea(k):
Loitzun Izaola Azkona
ISBN:
978-84-8438-444-1
SHU:
61
Argitalpen-urtea:
2013
Gaiak:
Osasuna, Fisiologia, Neuromuskulua
Jakintza-Arloak:
Medikuntza eta Osasuna
Argitaletxea:
Orrialde kopurua:
185

Gidaliburu honen helburua osasun-arloko profesionalei edo gure gorputzaren osasunaz jakin-nahia duen edonori laguntzea da, gure atal nagusia den sistema osteomuskularrean dauden arazo ugarien diagnosirako proba baliagarriekin.

Giza gorputzaren erdia egitura neuromuskulueskeletikoz (muskulu eta hezurrekin)  osatuta dago. Lesioak egitura askotan ager daitezkeenez, nola jakin zer egituratan eta zer lesio den? Liburu honek nazioarteko proba ugari batzen ditu, zeinek mediku eta fisioterapeutoi laguntzen diguten gaixoaren minaren zergatia edo jatorria ezagutzen.

Nazioarteko proba horiek aspaldikoak dira, eta nahiz eta batzuen baliagarritasuna zalantzan jarri, eguneroko lanean erabilgarriak dira pazientearen mina edo kexaren aurrean orientatzeko. Liburua guztiz praktikoa da eta horrela egunerokotasunean oso erabilgarria. Edukia bi zatitan dago banatuta: lehenak goiko gorputz-adarreko atal bakoitzeko nazioarteko proba diagnostiko eta nerbioen test neurodinamikoak jasotzen ditu. Bigarren zatian, beheko gorputz-adarreko probak azaltzen dira. Probetako argazkiak geziz eta markaz azalduta datoz, ulergarriagoak direlakoan.

Loitzun Izaolari egindako elkarrizketa irakurri

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea