Liburua

Kimika orokorreko eskuliburua

Egilea(k):
Josu Lopez Gazpio
ISBN:
978-84-8438-567-7
SHU:
54
Argitalpen-urtea:
2015
Gaiak:
Kimika
Jakintza-Arloak:
Kimika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
158

Liburu honetan kimika orokorreko oinarrizko kontzeptuak lantzen dira: formulazio eta nomenklatura ez-organikoa, erredox erreakzioak, oreka-erreakzioak eta azido-base erreakzioak, batik bat. Ariketen ebazpenak garrantzi handia du liburuan, eta hainbat ariketari buruzko azalpen zehatzak aurkituko ditu irakurleak. Ikasteko tresna erabilgarria izatea du liburuak helburu, kimikako ariketak ebazteko baliabideak ematea. Liburu hau ikasleentzat egina dago: unibertsitateko lehen mailetako ikasleentzat eta Batxilergoko azken mailakoentzat. Ikuspuntu praktikoari eutsi diodanez, zenbait azalpen ez dira Kimikan doktore batek eman beharko lituzkeenak, baina betiere ikasleek erraz ulertzeko moduan idatzi nahi izan ditut azalpenak. Helburua bete dudalakoan nago, baina irakurleek izango dute azken hitza.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea