Liburua

Kalkulua. Ariketa ebatziak

Egilea(k):
Patxi Angulo Martin
ISBN:
978-84-8438-645-2
SHU:
51
Argitalpen-urtea:
2017
Gaiak:
matematika, Kalkulua
Jakintza-Arloak:
Matematika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
307

Eskuan duzun liburua Kalkulua irakasgaiari dagozkion ariketa ebatzien liburua da. Liburua Donostiako Informatika Fakultateko ikasketetan ematen den izen bereko irakasgaian oinarrituta dago; hala ere, beste zientzietan izen berarekin edo beste batekin ematen diren antzeko irakasgaietarako ere egokia izan daitekeela uste dugu; izan ere, Kalkulua irakasgaia Analisi Matematikoa irakasgaiaren jarraipena da eta liburu honetan ebazten diren ariketak Analisi Matematikoko kontzeptu klasiko zabalei dagozkie.

Ahalegin berezia egin dugu ariketen ebazpenen urrats garrantzitsuenak argudiatzeko, bai ikuspuntu teorikotik bai ikuspuntu praktikotik. Esate baterako, urratsen azalpen teorikoa zegozkion definizio, propietate, teorema eta abarrekin lotu dugu, batzuetan errepikakorregia izan bada ere. Ikuspuntu praktikotik, urratsen azalpena aurreko emaitza ezagun batekin lotu dugu eta ez ditugu eragiketen urratsak baztertu, hau da, eragiketen sinplifikazioak, adierazpenen itxura-aldaketak eta abar, batzuetan kalkuluaren garapen luzatu bada ere. Horrez gain, kontzeptuak hobeto ulertzeko asmoz, liburua irudiekin hornitu dugu; guztira, 136 irudi tartekatu ditugu.

Horrek bereiz dezake liburu hau besteetatik; hori izan da, bederen, gure helburu bat liburua aurrera ateratzeko.

Liburu honetan gai hauek aurki ditzakezu: 1) Aldagai anitzeko funtzioak. 2) Aldagai anitzeko funtzioen diferentziagarritasuna 3) Aldagai anitzeko funtzioen analisi lokala. 4) Integral mugagabea. 5) Integral mugatua. 6) Integral anizkoitzak. 7) Ekuazio diferentzial arruntak.

Liburu honek eta Analisi Matematikoa liburuak bat osatzen dute. Espero dugu liburu hau ere erabilgarria gertatzea zientzia-ikasleentzat.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea