Liburua

Kalkulu diferentziala eta integrala (2. argitalpena)

N. Piskunov-en Kalkulu Diferentziala eta Integrala lanaren euskarazko bigarren bertsioa da. Analisi Matematikoaren oinarrizko gai klasikoak agertzen dira lan honetan. Horrek handitzen du liburu honen balioa; izan ere, ingeniaritzako ikasketa eta zientzia-lizentziatura guztietan erabilia izateko parada eskaintzen du.

Bigarren bertsio honi buruz, esan lehenengo bertsioarekin alderatuz, aldaketa asko egin direla, bai akats tipografikoak ezabatuz, bai euskararen eguneraketak sartuz, bai itzultzaileen testuak bateratuz, eta estiloa zainduz. Hori dena liburu hau ikasle euskaldunen artean ere klasiko bihurtzeko asmoz.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea