Liburua

Irudiaren hiria. Euskal herritarren komunikazio-gaitasunak

Egilea(k):
Jose Inazio Basterretxea Polo, Amaia Andrieu Sanz, Petxo Idoiaga Arrospide, Estefania Jimenez Iglesias, Txema Ramírez de la Piscina Martinez
ISBN:
978-84-8438-342-0
SHU:
07
Argitalpen-urtea:
2011
Gaiak:
Komunikazioa, Komunikazio-gaitasuna
Jakintza-Arloak:
Komunikazioa eta Kazetaritza
Argitaletxea:
Orrialde kopurua:
162

Gure bizitzaren arlo profesionaleko nahiz denbora libreko gero eta ordu gehiago ari dira hartzen Internet eta ikus-entzunezkoak. Gutxi-asko, erabat harrapatuta gaude denok teknologia komunikatiboen matazan. Ikus-entzunezkoen kontsumo-azturetatik harago, teknologia komunikatiboen lengoaiak eta herritarren komunikazio-gaitasunak deskribatzen dira liburu honetan.
Gure ustea da ahula dela komunikazioaren gaineko gaitasuna eta alfabetizazioa gure artean. Teknologiak darabiltzagu, asko sarritan; ez beti jakinda ondo zertan ari garen. Datuak hor daude, liburuaren baitan. Argiak dira. Kontuan hartu beharko genituzke.
Modu orokor batean, honako puntu hauetara laburbil dezakegu liburuan deskribatu ditugun errealitate konplexuak:

  1. Euskal Herriko biztanleria bere osotasunean kontuan hartuta, ikusi dugu adinak markatzen duela joera bat oso modu nabarmen eta argian: gazte koxkorrak (14-18 urte bitartekoak) dira komunikazioaren eta informazioaren teknologien erabilera-mailarik handiena dutenak, beraiek dira teknologia horiekin eta eurek garraiatzen dituzten produktuekin denborarik gehiena ematen dutenak, beraiek dira zaletuenak.
  2. Halere, ikus-entzunezko komunikazioaren produktuak aztertu eta baloratzeko orduan, ez da kolektibo hori prestatuena, gazte helduena baizik (19-24 bitartekoena). Adin-ezpal horretako jendearen artean -eta ez ume koxkorren artean- aurkitu dugu euskal populazio prestatuena, kontsumitzen duena deskribatzeko eta epaitzeko orduan.
  3. Oro har, fenomeno horretatik at bizi da hirurogeita bost urtetik aurreragoko euskal herritarra. Telebistara lotzen da haren kultura-kontsumo mediatua. Bere komunikazio-esparrutik at daude bestelako teknologia informatiboak eta formatiboak oro.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea