Liburua

Irakurriz ikasi (2. argitalpena)

Egilea(k):
Abel Camacho Romero
ISBN:
84-8438-020-3
SHU:
41
Argitalpen-urtea:
2001
Gaiak:
Euskara, Glotodidaktika
Jakintza-Arloak:
Euskara
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
153
Irakurriz Ikasi ez da euskara ikasteko beste metodo bat, hau da, egunez eguneko programazio zehatz eta itxia. Bestelakoa da Irakurriz Ikasi-ren asmoa: irakasleari aukerako materiala eskaintzea, ikasgelan planteatuko dituen ohiko jarduera eta ariketen osagarri izan nahi duena.
Osagarritasun horrek, neurri handi batean, irakurmena eta idazmenaren lanketa estrategikoa izango du oinarri. Honela bada, ondorengo helburuak ditugu gogoan: ulermen eta ekoizpenerako prozedurak, ikas-estrategiak eta diskurtsoaren analisia.
Irakurriz Ikasi HEOK-ek (Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Kurrikulua) zehazten duen 3. mailarako material-sorta da, bereziki. Hala ere, beste hainbat esparrutan ere erabilgarri suerta daiteke (Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan edota batxilergoan.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea