Liburua

Hizkuntza gutxituen erronkak

Egilea(k):
Ibon Manterola Garate, Naiara Berasategi Sancho
ISBN:
978-84-8438-376-5
SHU:
81
Argitalpen-urtea:
2011
Gaiak:
Hizkuntzalaritza, hizkuntza gutxituak
Jakintza-Arloak:
Hizkuntzalaritza
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
150
Hizkuntza gutxituen hainbat erronka hizpide hartuta idatzitako liburua daukazu esku artean. Jatorriz unibertsitatean hizkuntza gutxituen gaia lantzeko asmoz sortua, ziur asko unibertsitatetik kanpo ere jakin-mina piztu dezaketen datu eta hausnarketak topatuko dituzu bertan. Lehenengo atalean munduko hizkuntza-aniztasunaren berri ematen eta hizkuntza gutxituen ezaugarri batzuk azaltzen saiatu gara. Ziur asko, hizkuntza gutxituak dira hizkuntza-aniztasuna gehien berma dezaketenak eta, horregatik, ezinbestekoa da egoera ahulean dauden hizkuntzak indartzea. Liburuko bigarren atalean heltzen zaio hizkuntzaren indarberritzeari, Fishman eta Txepetxen proposamenen bidez. Hirugarren eta laugarren atalek hizkuntza gutxituak eta hezkuntza uztartzen dituzte. Hirugarrengoan, besteak beste, hizkuntza-eskubideen ikuspegia hartzen da hizkuntza gutxituek eskolan zer-nolako trataera duten ikusteko. Auzi horren inguruan nazioarteko arau edo jarraibideak zein diren ere azaltzen da. Laugarren atalean, berriz, hizkuntza gutxituak eskolan irakasteko erabiltzen diren ereduak aurkezten dira. Halaber, hizkuntza gutxituen didaktikaren hainbat osagai ere aipatzen da. Liburuaren azken atalean immigrazioaren auziari heldu diogu. «Jatorriz» bertakoak diren hizkuntzei etorri berrien hizkuntzak gehitzeak, nolabait, hizkuntza-aniztasun «berri» bat ekarri du. Aniztasun hori eskolaren esparruan lantzeak dakartzan erronketan jarri dugu arreta. Liburuan zehar etengabe aurkituko duzu «euskal begirada bat»; izan ere, euskararen indarberritze- prozesuan lortu den eskarmentuak bere ekarpentxoa egin lezake munduko hizkuntza-aniztasuna indartze aldera.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea