Liburua

Hirigintzaren oinarriak

Egilea(k):
Unai Fernandez de Betoño Saenz de la Cuesta
ISBN:
978-84-8438-528-8
SHU:
72
Argitalpen-urtea:
2014
Gaiak:
Arkitektura, Hirigintza
Jakintza-Arloak:
Arkitektura, Hirigintza
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
176

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Hirigintza zabala bezain liluragarria da. Artea, zientzia eta politika nahasten dituen hiriaren egintza kaleen eta eraikinen diseinu soiletik askoz harago baitoa. Adreilu-burbuilaren karira ugaldutako negozio ilunek itzal handiegia egin dioten honetan, beharbada, inoiz baino egokiagoa da hirigintzaren oinarriak ezartzen saiatzea. Betiere, hiriaren dimentsio-aniztasuna kontuan hartuz, hau da, lurralde-substratuaren, arkitektura-formaren, administrazio-politiken eta gizarte-dinamiken esfera osagarriak aintzat hartuz.

Azken helburua bizi-kalitatea hobetzea bada, gure hiriak modu adimentsuagoan antolatzen ikasi beharko dugu, benetan erakutsiz ekonomiaren garapena ez dela gizartearena eta ingurumenarena baino garrantzitsuagoa. Horretarako, funtsezkoa da hirigintzaren oinarrietan sakontzea. Hiriek eta hirigintzak zerikusi handia dutelako gure bizimoldeen orekarekin.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea