Liburua

Hezkuntzako ikerkuntza partaidetzaren ikuspegitik: errealitatea pentsatuz eta eraldatuz

Egilea(k):
Maite Arandia Loroño
ISBN:
84-8438-043-2
SHU:
37
Argitalpen-urtea:
2003
Gaiak:
Hezkuntza, Ikerkuntza
Jakintza-Arloak:
Hezkuntza, Pedagogia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
198

Hezkuntzan ere badago macdonalizazio-tankerakorik. Estandarrak gero eta indartsuagoak dira, merkantilizazioa ere nabarmena da. Ikastetxeek zerbitzuak eskaintzen dituzte, kalitatea saltzen dute, merkatuan lehiatzen dira, kudeatzaile on eta profesional ezin hobeak kontratatzen dituzte, gela barruko jardueran motrizitatea, hizkuntzak, teknologia berrietako trebakuntza lantzen dira; zein produktu bilatu, han izango duzu supermerkatuko apalean. Bezeroak agintzen du. Barra kodea eta labela.

Nola sentitzen gara? Hori al da hezkuntzarekin lotzen duguna? Zer lortzen dugu horrekin guztiarekin? Izan ere, deskribatutako hori hezkuntza-eredu nagusia dela argi dagoen arren, galdetu egin beharko genuke zeren alde egiten duen. Azken batean hezkuntza-planteamendu horren guztiaren atzean zer dago eta zer datza? Paulo Freirek sarritan galdetzen zuen bezala, noren alde eta noren kontra, zeren alde eta zeren kontra ari garen hezitzaile-lana burutzen; ez baitago honelako galderei erantzun gabe hezkuntza egiterik. Hezkuntza ez da neutroa, izaera politikoa du. Gizarte- eta mundu- ikuskera bat biltzen du bere baitan, eta asmo jakin batez eragiten du. Beraz, hezkuntza- lanak geure burua nonbait eta nolabait kokatzea eskatzen digu.

Egileak, hezkuntza-sisteman nagusitzen ari den joera neoliberalari aurre egin nahi dioten bideen bila abiatu dira liburuan, azken urteotan zenbait ikastolatako partaideekin batera Hezkuntza Komunitate Dialogikoen eraikuntzan abiatu ziren bezalaxe. Hezkuntza-komunitatearen zentzua, horizontaltasuna, elkarrizketa, arduraki- detasuna eta eraldakuntza bezalako kontzeptuak gidari hartuta, hezkuntza-praktikan horiek guztiak nola bultzatu, nola gauzatu galdetu diote beren buruei. Beren erantzunak dira, hain zuzen, liburu honen ardatzak.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea