Liburua

Hezkuntza sozioemozionala eta ikaskuntza-zailtasunak: hezkuntza testuinguruetan aplikatzeko esku-hartzea

Egilea(k):
Luixa Reizabal Arruabarrena, Joana Acha Morcillo
ISBN:
978-84-8438-429-8
SHU:
15
Argitalpen-urtea:
2012
Gaiak:
Emozioak, Ikaskuntza-zailtasuna
Jakintza-Arloak:
Psikologia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
255

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Azken urteotan psikologo eta pedagogo asko arreta berezia jartzen ari dira hezkuntzarekin zerikusia duten bi alderditan, haiek duten garrantzia azpimarratuz. Batetik, hezkuntza sozioemozionalean eta, bestetik, ikaskuntza-zailtasunetan. Lehena haurrak zein nerabeak pertsona arduratsu, jator eta zintzo bihurtzeko prozesua sustatzeaz arduratzen den hezkuntza dugu. Bigarrenak, berriz, ikaskuntza-zailtasunak dituzten haurrei eskaini beharreko laguntza bereziarekin du zerikusia. Esku artean duzun liburuaren helburua da aztertzea hezkuntzaren bi alderdi horiekin zerikusia duten prebentzioa eta esku-hartzea hezkuntza-testuinguru ezberdinetan gauzatzeko baliabideak.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea