Liburua

Giza histologia medikoa

Egilea(k):
Edurne Alonso Arana, Iker Badiola Etxaburu
ISBN:
978-84-8438-672-8
SHU:
61
Argitalpen-urtea:
2018
Gaiak:
Histologia, Medikuntza, Osasuna
Jakintza-Arloak:
Medikuntza eta Osasuna
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
268

Liburu hau Biomedikuntza arloko ikasle eta profesionalei zuzenduta dago. Histologiak, jakintza-arlo moduan, ehunen egitura du aztergai eta nola antolatzen diren ehun horiek izaki bizidunak eratzeko. Liburu honetan, giza gorputzaren aparatu eta sistemetako organo bakoitzaren ehunen antolakuntza azaltzen da. Bertan, itxura eta forma morfologikoen deskribapenaz haratago, beste jakintza-arlo batzuekin erlazionatzen dira egitura histologikoak, hala nola Biologia, Fisiologia, Anatomia edota Patologiarekin.

Giza histologia orokorra liburuaren jarraipena den honek azalpenak ezinbestekoak diren kolorezko irudiekin osatzen ditu, histologoaren nahitaezko bidelagun den mikroskopio bidezko behaketaren atal moduan. Irudiok deskribapen teorikoen lagungarri azaltzen dira, baina horrek ez du inoiz ordezkatuko Histologiako ikasle edo profesionalek egin beharreko behaketa mikroskopikoa.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea