Liburua

Giza garapen psikologikoaren ereduak II (eranskinak)

Egilea(k):
Izarne Lizaso Elgarresta, Mariaje Apodaka Ostaikoetxea
ISBN:
978-84-8438-170-9
SHU:
15
Argitalpen-urtea:
2008
Gaiak:
Giza garapena, Psikologia
Jakintza-Arloak:
Psikologia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
120

Aurkezten dugun eskuliburuaren helburua da ikuspuntu psikologiko batetik giza garapenaren lehen hurbilketa orokorra egitea. Helburu hori lortzearren, Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparrua eraikitzeko prozesuaren barruan kreditu europarretara egokituta dago esku artean dugun eskuliburu hau. Lan honek hiru atal nagusi ditu eta hainbat azpiataletan banatuta dago: lehenengo atalean, edukiei buruzko alde kontzeptuala biltzen da; ondoren, bigarren atalean, giza garapenaren psikologiako ikuspegi historikoa eta hainbat eredu aztertzen dira; azkenik, hirugarren atalean, garapenaren psikologiako ikerketa-metodoak dira mintzagai. Irakurlearentzat eskuliburua erakargarria izateko asmoaz, bi liburukitan banatu da: lehenengoan, gaiarekin erlazionatutako alde teorikoaz gain, alde praktikoa ere aurkezten da; bigarrengoan, berriz ariketa praktikoetan zehazten diren jardueren arabera (bideo-praktika, ariketa praktikoa edota lantegia) osatu beharreko edukiak eskaintzen dira.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea