Liburua

Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan

Egilea(k):
Oier Araolaza Arrieta
ISBN:
978-84-8438-754-2
SHU:
39
Argitalpen-urtea:
2020
Gaiak:
Antropologia, Folklorea, Emakumea, Dantza
Jakintza-Arloak:
Antropologia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
421

Euskal dantzan genero-bereizketa auzitan jarri nahi du liburu honek. Ehun urtez euskal dantzak genero ardatzaren arabera sailkatuta erakutsi dira: nesken dantzak batetik eta gizonen dantzak bestetik. Baina emakumeen eta gizonen dantzak, janzkerak eta dantzakerak bereizten dituen marra hori ez da dantzaren historiaren aro guztietan berdina izan.

Euskal komunitate nazionalaren espresio sinboliko eraginkorra izan da euskal dantza. Funtzio hori betetzeko helburuarekin eraldatu egin zen euskal dantza XIX. Mendearen bukaeran eta XX. mendearen lehen herenean. Genero-ikuspegiak eraldatzen ari ziren gizartean, eta, ondorioz, gizon eta emakumeen rol eta estereotipo berrien neurrira berregin ziren euskal dantzak. Dantza-tradizio berri hori genero-ikuspegi bitarrarekin eraiki zen, eta genero bakoitzari errepertorio, janzkera eta dantzakera bereiziz osatutako rol estereotipatuak egotzi zitzaizkion: maskulinitatea gorpuztu zuten ezpata-dantzariek eta feminitate-eredu berria poxpolinek. Gizon eta emakumeen arteko banaketa hori neurri handi batean orain 100 urte eraikia eta eraldatua izan zela frogatzeak egungo ikuspegietara ekartzeko ardura transmititzen digu.

Emakumeek aurreskurik ez zutela dantzatzen esan da XX. mendean, baina ikerketa honek frogatu du gezurra dela hori, emakumeek aurreskuak dantzatzen zituztela, harik eta ukatu zitzaien arte. Euskal emakumeen dantzaren historia debekuek eta ukazioek, eta estereotipoek eta rolek markatutako historia da. Euskal dantza tradizionalaren eraikuntza horretan genero-identitateak nola aldatu eta konfiguratu ziren azaleratu nahi du lan honek. Debeku guztien gainetik eta ukazio guztien azpitik, dantzan egiteari inoiz utzi ez dioten emakumeen historia da honako hau.

Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan  liburuaren inguruko solasaldia

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea