Liburua

Eraikuntzaren biologia. Sarrera

Egilea(k):
Garbiñe Pedroso Conejero, Inhar Agirrezabal Saenz de Santamaria
ISBN:
978-84-8438-530-1
SHU:
72
Argitalpen-urtea:
2014
Gaiak:
Bioeraikuntza, Arkitektura, Eraikuntzaren biologia
Jakintza-Arloak:
Arkitektura
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
150

Azken hamarkadetan, eraikuntza asko urrundu da jatorrizko bidetik; alboan utzi ditu bai hura kokatzen den ingurune naturala bai eta haren aterpean babestea helburu duen pertsona ere.

Hala, eraikuntza, gaur egun, ingurunean eragin makurrenetakoa duen jarduera da, energia-kontsumo altua eta lehengai berriztaezinak neurriz kanpo xahutuz. Horretaz gain, inguruneak eragindako eritasun ugari agertzen ari zaizkigu; haietako asko eraikinaren ezaugarrien ondorioz haren barreneko giroaren faktore batzuek eraginda.

Horren aurrean, eraikuntzaren biologiak, ekologia- eta osasun-irizpideak eraikuntza-jardueraren erdigunean kokatuz, erantzun integral bat proposatzen du. Liburuak, zabaltzen ari den bide berri horrek eskaintzen dituen oinarriez gain, zientzia batek jasotzen duen teknikaren zehaztasuna eta garapena ere erakusten du. Bertan dena jaso ez den arren, norabide horretan lanean jarrai dezagun hauspotu nahi duen liburu irekia duzue.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea