Liburua

Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak

Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak liburuaren azala
  • Deskargatu PDFa
  • Deskargatu EPUBa jaitsi epub

Gorputzak eraiki egiten dira diskurtso eta praktika diskurtsibo askoren bitartez. Gorputzei buruzko diskurtsoek gizarte-eredu, banako-eredu, subjektu-eredu, existentzia-eredu jakinak dituzte beren atzean eta eguneroko gure bizitzan eragiten digute, gure existentzietan hezur-haragitzen direlarik. Jakina da diskurtso zientifikoak, historikoak, antropologikoak, filosofikoak, zuzenbidekoak, eta abar ez direla diskurtso deskriptibo hutsak, normatiboak eta preskriptiboak direla, eta, beraz, errealitatea sortu, konfiguratu, eraldatu eta kontrolatzeko gaitasuna daukatela,tartean giza gorputzak.

Giza gorputzak eraikuntza diskurtsibo bat diren heinean, ez diote linealtasun bati jarraitzen, ez dira halabeharraren emaitza, patuaren fruitu soil. Garaian garaiko diskurtso anitzen elkarrekiko borroka eta talketatik sortzen diren gorputz-eredu hegemonikoek zuzenean eragiten dute hezur-haragizko gorputzetan eta, hala, garai historiko bakoitzeko diskurtsoen araberakoak izaten dira nagusiki. Nagusiki diogu, pitzadura eta zirrikituak egon, beti, badaudelako.

Sexu/genero sistema iraultzeko borrokarekin batera, feminitateak eta maskulinitateak ulertzeko ereduak ari dira sortzen eta horrek guztiak Euskal Herrian ere badu bere oihartzuna. Tartean, diziplinartekotasunetik eta era didaktikoan, gorputz femenino eta maskulinoari buruz «natural»tzat hartzen diren egitateak zalantzan jartzea helburu duen liburu hau.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea