Liburua

Bi hizkuntza garun bakarrean. Euskal psikohizkuntzalaritzaren ekarpenak eta erronkak

Egilea(k):
Kepa Erdozia Uriarte, Mikel Santesteban Insausti, Adam Zawiszewski
ISBN:
978-84-8438-800-5
SHU:
81
Argitalpen-urtea:
2021
Gaiak:
Hizkuntzalaritza, Psikohizkuntzalaritza
Jakintza-Arloak:
Hizkuntzalaritza
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
184

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Euskaldun guztiok bi hizkuntza (gutxienez) ikasi eta erabiltzen ditugu gure eguneroko bizitzan. Baina zer eragin dauka elebitasunak hizkuntzaren jabekuntzan eta erabileran edo hizkuntzen patologietan? Nola lortzen dugu une oro erabili nahi dugun hizkuntza egokia hautatzea, edo hizkuntza batetik bestera nahi dugunean aldatzea? Eraginik ba al du gure

hizkuntzaren erabileran gure bi hizkuntzek ezaugarri tipologiko bereizle nabariak izateak euren artean? Berdin prozesatzen al ditugu gure bi hizkuntzak? Liburu honetan psikohizkuntzalaritza eta neurohizkuntzalaritzaren arloetatik elebitasunari buruz lortutako azken aurkikuntza nagusiak agertzen dira modu ulergarri batean. Horretarako, elebitasuna ikertzen diharduten punta-puntako euskal ikertzaileek jarraitzeko errazak diren kapitulu hezigarriak proposatzen dituzte afasiaz, hiztegigintzaz, sintaxiaz, semantikaz edota elebiduna izatearen ondorio kognitiboez.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea