Liburua

Bake-justizia: udal mailako justiziaren nondik norakoak

Bake-justizia: udal mailako justiziaren nondik norakoak liburuaren azala
  • Deskargatu EPUBa jaitsi epub
  • Deskargatu PDFa
Egilea(k):
Ixusko Ordeñana Gezuraga
ISBN:
978-84-8438-337-6
SHU:
34
Argitalpen-urtea:
2011
Gaiak:
zuzenbidea
Jakintza-Arloak:
Zuzenbidea eta Jurisprudentzia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
180
Esku artean daukazun lan honek, bere izenburuak dioen bezala, udal mailako justiziaren nondik norakoak aztertzea du helburu. Asmo horrekin, haren historia jorratu ondoren, egun bake-epaileek zerbitzatzen duten justizia espainiar ordenamendu juridikoan nola arautzen den azaltzen da luze eta zabal. Horren harira, bake-justiziaren antolaketa eta langileria, bake-epaileen estatutua eta bake-epaitegien funtzioak lantzen dira besteak beste. Erregulazio honen azalpen objektiboa bakarrik aurkezteari uko eginez, azken urteetan bake-justiziaren inguruan sortu den eztabaidari —beharrezkoa ote? mantendu egin behar da hala desagerrarazi?—; argi apur bat egiteko ahalegina egiten da lana biribilduz.Hori dela-eta, zuzenbidearen inguruko edonorentzat (ikasleak, abokatuak...) interesgarri gerta badaiteke ere, liburu hau, bereziki, bake-epaitegietan aritzen diren epaile eta bestelako langileei zuzenduta dago. Haiei, lehen aldiz, euskaraz lan oso, sistematiko eta kritiko bat eskaintzen zaie.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea