Liburua

Bai, jauna, bai: fisika euskaraz!

Egilea(k):
Gidor Bilbao Telletxea, Pruden Gartzia Isasti, Mari Karmen Menika Basterretxea
ISBN:
978-84-8438-650-6
SHU:
Argitalpen-urtea:
2018
Gaiak:
Jose Ramon Etxebarria, Fisika, Euskara
Jakintza-Arloak:
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
374

Jose Ramon Etxebarria irakasleak 70 urte bete ditu 2018an, eta Udako Euskal Unibertsitateak, liburu honen bidez, esker ona agertu gura dio bere bizitza akademiko osoan euskal unibertsitatea, esan nahi baita euskarazko unibertsitatea, eraikitzen eginiko lanagatik.

Izenburuan, 1976ko esaldia gogorarazi dugu, Bai, jauna, bai: fisika euskaraz! hori Joserraren tinkotasunaren adierazgarri delako, eta 42 urte igaro ondorensendotasun, zorroztasun eta gozotasun berarekin ikusten dugulako euskalunibertsitatearen aldeko lanean.

Azkenetik hasita, liburu honen amaieran, ikertzaile gazteen aurrean Jose RamonEtxebarria irakasle zailduak euskal unibertsitateaz aurkezturiko gogoetamamitsua argitaratu dugu: «Katedralaren eraikuntza». Eta liburuaren lehenengoatalean, bere bibliografia akademiko guztiaren erreferentzia zehatzak bildu dira,bere jardun arduratsuan arkitekto-hargin finak landu dituen plano, harri, hormaeta egitura mintzodunak direla uste dugulako («harria lantzen duen bitartean,katedrala buruan»).

Liburuaren zatirik handiena Joserraren lankide eta lagunen ekarpenek osatzendute, eta era bitakoak dira: batzuk gorazarrezko artikulu laburrak, gehienetanegileen oroitzapen pertsonal, anekdota, iruzkin eta pasadizoz apailatuak; bestebatzuk artikulu zientifiko akademikoak, egileen jakintza-alorretako ikerketaberriak biltzen dituztenak. Guztion artean askotariko lore biziz osaturiko sortapolit bat osatu gura izan dugu Jose Ramon Etxebarria irakaslearentzat, Joserra lagunarentzat, hargin eta arkitektoarentzat, merezi duelako.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea