Liburua

Arrazoiaren hitza. Argudio-bideen arrastoan

Egilea(k):
Jose Inazio Basterretxea Polo
ISBN:
978-84-8438-096-2
SHU:
07
Argitalpen-urtea:
2007
Gaiak:
Arrazoia, Ikasketa Klasikoak, Argudioa, Kazetaritza
Jakintza-Arloak:
Ikasketa Klasikoak, Komunikazioa eta Kazetaritza
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
139

Gure lana ez da bakarrik prentsaurreko batera joan eta azaltzea han kontatu dutena. Kazetaritza-lan duin askoa bada ere hori, ondo egiten denean. Liburu honetan erronka bat egiten zaizu eta proposatu, proposatzen zaizu ohikotik harago doan sormen-bidaia egitea.

Mundua azaldu behar du kazetariak, hura interpretatu, arrazoitu eta, gainera, mezua erakargarri egin. Lan konplexua. Horretarako, erreminta intelektual ugarirekin jantzi behar du bere burua.

Lan-tresna horietako batzuk azaltzera datoz orrialde hauek. Arrazoiaren arrastoa iradokiko du liburuak. Norberak egin beharko du aurrera bide horretatik. Norberak onartu bidaiaren arriskuak.

Azkenean, honoko oinarri hau ezarri dut, alegia mesede gutxi egiten diola jakinduriak herritarrari, adierazgarritasunik gabe; aldiz, gehienetan mingarria dela elokuentzia hutsa, jakituria barik, ez baitu ezer onik (Zizeron, Marko Tulio).

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea