Liburua

Arnasguneen prebentziotik garapenera. Lurraldea & Hizkuntza IV. jardunaldiak

Egilea(k):
Anartz Ormaza Ugalde
ISBN:
978-84-8438-680-3
SHU:
72
Argitalpen-urtea:
2018
Gaiak:
Lurraldea, Hizkuntzala, Arnasgunea
Jakintza-Arloak:
Arkitektura, Euskara
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
82

Lurralde-antolakuntzaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harreman kezkagarria mahaigaineratu genuen 2014ko Lurraldea eta Hizkuntza I. jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea), hirigintza-proiektuen Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) izeneko tresna baten beharra agertuz. 

2015eko Lurraldea eta Hizkuntza 2. jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak) ELE tresna horren lehen bertsioa aurkeztu genuen. 

Gaiaren lanketa akademikoari jarraipen logikoa emanez, ELE tresnaren oraina eta etorkizuna irudikatu genuen LuHi3 jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Orain eta & geroa), esperientzia zehatzak aurkeztuz, balizko kalteak apaltzeko neurri zuzentzaileez hausnartuz, eta ELE tresnaren txertaketa legal posiblea iradokiz.

Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien hiru edizioek erakutsi dute hizkuntza-politika egin egiten dela politika publiko guztietan, eta politika publiko guztiek badutela eraginik euskararen normalizazio prozesuan; kasu askotan, eragin kaltegarriak, gainera. Eragin hori bereziki nabaria da arnasgune euskaldunetan (euskararen lurgune geografikoak), euskaraz normaltasunez eta naturaltasunez bizi diren herriak eta auzoak izanik, politika publikoak ezartzen baitira horietan, kontuan izan gabe euskararen erabileran duten inpaktua eta, oro har, ezta hizkuntza kudeaketa ere.

Horregatik, LUHI jardunaldien ondorioek argi erakutsi dute herri erakundeen politiketan hizkuntza prebentzioaren ikuspegia txertatzeko beharra, garatzen duten ohiko jarduerak kalterik ez eragiteko gune euskaldunen euskarazko gizarte bizitzan eta kultur garapenean; hau da, soziolinguistikoki diren modukoak izaten jarrai dezaten.

Orain, prebentzioaren ikuspegitik beste urrats bat aurrerago eginez, lurgune euskaldunen eta arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko oinarriak proposatzera joko da. Mendekotasun egoeran dago euskara, eta arnasguneak behar ditu, egungoari eusteko. Baina horrez gain, arnasguneak beharrezkoak dira, euskarak esparru berriak irabazteko ere.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea