Liburua

Argi-izpiak txarrantxen artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko

Egilea(k):
Maria Ruiz Torrado, Oihana Etxebarrieta Legrand, Laura Vara Jimenez
ISBN:
978-84-8438-698-8
SHU:
1
Argitalpen-urtea:
2019
Gaiak:
Kartzela, Feminismoa, Antropologia, Soziologia
Jakintza-Arloak:
Antropologia, Soziologia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
244

Esku artean duzun liburu hau, gaur egunean, aktibismotik zein akademiatik, emakume espetxeratuek bizitzen dutena azaleratu nahi duten ikerlanen bildumatxo bat da, espetxe-sistemak haiengan dituen eraginen ingurukoa.

Hainbat lan eta ikuspegiren arteko elkarrizketa bilatzen saiatu gara, argi-izpi ezberdinak ekartzeko asmoz, kartzeletako barrunbeetako zenbaitez ohartu eta hausnartzen jarraitzeko. Izan ere, eztabaida sustatu, gogoeta kolektiboa bultzatu eta gizartean gaia azaleratzen segitu nahi dugu, betiere analisi feminista bidelagun izanik.

Askotariko iritzi eta ikusmoldeak topatuko dituzu hemen; espetxe-sistemaren izaera diskriminatzailetik hasiz, itxialdiari aurre egiteko emakume espetxeratuek dituzten erresistentzia-mekanismoekin jarraituz, euskal gatazkaren testuinguruko hainbat esparru jorratu eta emakume presoekin zuzenean lanean dauden profesionalen hainbat ekarpen jasotzeraino.

Momentu aluzinagarria aipatzen du Eva Forestek espetxetik idatzitako gutunetan; horri buruz hitz egin eta kontatzearen beharraz mintzo da. Espetxea, tortura, errepresio-sistema… bizitzea egokitu zaien pertsonen alboan egon gaitezen, bestelako egitura batzuk amestu ditzagun.

Ziur aski, ezin da kartzelaz idatzi barruan egon gabe. Baina doazela argi-izpi batzuk, elkarren berotasuna senti dezagun, momentu batez bada ere.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea