Liburua

Aljebra: teoria eta ariketak. Mathematica programaren aplikazioa

Egilea(k):
Elisabete Alberdi Celaya, Aitziber Unzueta Intxaurbe, Isabel Eguia Romero
ISBN:
978-84-8438-466-3
SHU:
51
Argitalpen-urtea:
2013
Gaiak:
Aljebra, matematika, Mathematica
Jakintza-Arloak:
Matematika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
300

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Liburu hau oinarrizko aljebra ikasi edota aljebrari buruzko ezagutzan sakondu nahi duen edozeini zuzenduta dago, bereziki ikasketa teknikoetako lehen mailako ikasleei.

Mathematica kalkulu sinbolikorako matematiken irakaskuntzan gehien erabiltzen diren programetako bat da. Liburua ariketen ebazpenean eta Mathematica programaren erabileran zentratzen da, zailtasun ezberdineko ariketak planteatuz.

Kapitulu bakoitza hiru zati ezberdinez osatuta dago. Lehenengo zatian gai bakoitzarekin lotutako oinarrizko kontzeptu teorikoak aurkezten dira. Bigarren zatian teorian ikusitakoa ariketa eta galdera ebatzien bidez finkatzen da. Azkenengoan Mathematica programa erabiliz ebatzitako ariketa sorta aurki daiteke.

Espero dugu oinarrizko aljebra ikasten duten ikasleek tresna lagungarria aurkitzea liburu honetan.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea