Sexu-hezkuntzaren inguruko saio metodologiko irekia proposatzea da lan honen 
 xedea. XIX. eta XX. mendeetan Sexologiaren arloan izandako hainbat autoreren lanak 
 daude bilduta hasierako atalean, historian zehar jakintza horrek izan duen garrantzia eta 
 garapena azpimarratuz.
Bigarren atalean, berriz, sexu-hezkuntzarekin zerikusia duten 
 interesguneak eta alderdi psikoebolutiboak aztertu ahal izateko baliagarri izan 
 daitezkeen lanen bilduma osatu dut (Harimaguadako karpetak...). Bestetik, hirugarren 
 atalean, eskola-sistemak sexu-hezkuntzari zer trataera eskaintzen dion galdetu diot 
 neure buruari, gaur egun hezkuntza horrek dituen zailtasunak agerian uzteko asmoz.
Gauzak horrela, laugarren atalean, Pedagogiak, hezkuntza-zientzia den heinean, sexu-
 heziketaren beharraren aldarrikapena planteatu behar duelako ustea azaldu dut; 
 horrenbestez, ohitura, erabilera eta tradizio sexualaren eztabaida bezalako elementuak 
 sartzeko aukera emango duen hezkuntza gisa ulertu eta aurkeztu nahi izan dut.
Azkenik, bosgarren altalean, sexu-hezkuntzaren praktika aurrera eramateko, ezagutza kritikoaren 
 eta ikerkuntza-ekintzaren alde jarduteaz gain, beren inguruko ezaugarri garrantzitsuenak 
 bildu ditut. Sexu-hezkuntza lantzeko, bide sinpleenetatik hastea proposatu dut. Egunez 
 egun egiten den lana hobetzea da nire asmoa; horretarako, biderik eraginkorrena zein 
 ote den irudikatzen eta azaltzen ahalegindu naiz.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio