Liburua
   
      
Psikologia politikorako sarrera
   
   
   
   
   
      Prozesu psikologikoen    eta dinamika politikoen arteko lotura aztertzea funtsezkoa da egungo gizarte    modernoan. Hala ere, 70eko hamarraldira arte ez da instituzionalizatu lotura    hori lantzen duen diziplina: Psikologia Politikoa. Hemen aurkezten den idazlanak    lotura horri heldu nahi dio, bere osotasunean ez bada ere, Psikologia lizentziako    ikasleek lehen hurbilpena egin diezaioten. Horregatik, eta printzipioz lotura    horri dagozkion hainbat ikasgai lizentziako curriculumean badaudenez -Gizarte-mugimenduen    psikologia, Gatazken azterketa eta konponketa, Publizitatearen psikologia, Gizarte    eta komunitatearen partaidetza, Psikologia juridikoa, besteren artean-, lau    atalen bitartez helduko diogu loturari. Lehen bi kapituluetan, Psikologia eta    Politikaren arteko loturari helduko diogu, kontzeptualki eta historikoki. Ondorengo    bi kapituluetan, funtsezko prozesuei jarriko diegu arreta: Sozializazioa eta    lidergo politikoa, hain zuzen ere. Ondoren, ekintza kolektiboari eutsiko diogu    hiru kapitulutan zehar: partaidetza politikoa, gabezia erlatiboa eta iritzi    publikoaren dinamikak. Azkenik, eta ikerkuntzaren funtzioa ilustratzeko, hainbat    ikerketa agertzen dira, zeinetan, dinamika politikoak eta prozesu psikologikoak    aztertzen diren. Idazlan honen helburu didaktikoak, halere, ez du esan nahi    beste funtziorik bete ez dezakeenik; hain zuzen ere, Psikologia Politikora -beste    gizarte-diziplinetatik edota ekintza politikotik- hurbildu nahi dutenentzat    sarrera argigarria eta baliagarria aurkez baitezake.