Berriak

OSAGAIZ aldizkaria: bidali zure artikulua!

Osagaiz aldizkariaren hirugarren alea prestatzen gabiltza. Artikuluak bidaltzeko EPEA IREKITA DAGO 2018KO MARTXOAREN 25ra ARTE.

Jakingo duzun moduan, aldizkaria osasun arloko profesionalei zuzenduta dago. Ikerketa lanak, errebisioak zein osasun arlorako interesekoak diren gai desberdinak jorratzen dira Osagaizen. Bere helburua dibulgaziozkoa ez bada ere osasun arloko edozein profesionalek ulertzeko modukoak dira bertan argitaratutako artikuluak.

Esan bezala martxoaren 25ra arte ekarpenak bidaltzeko aukera dago. Artikuluak www.osagaiz.eus web gunearen bitartez plataformara sartu ditzakezu. EGILEENTZAKO GIDALERROAK eta artikuluen EREDU TXANTILOIA web orrian dauzkazu eskuragarri.

IKUSI OSAGAIZEN 1eta 2. ZENBAKIAk ETA ANIMATU ZAITEZ!

ZABALDU INFORMAZIOA ZURE EZAGUNEN ARTEAN.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea